Kirol Metodologi LAB sortu da: Getxotik mundura metodologia-iraultza
2026ko urtarrilaren 8an ofizialki inauguratu zen Getxon Kirol Metodologi LAB, kirol-metodologia berritzaileen garapena eta aplikazioa helburu dituen espazio aitzindaria. Getxo Kirolak eta Eusko Jaurlaritza bultzatuta, laborategi hau klub eta kirol-erakundeei beren prozesuak hobetzen laguntzeko asmoz sortu da, ikerketa aplikatua, prestakuntza espezializatua eta kirol-profesionalen arteko lankidetza sustatuz.
